lunes, 18 de mayo de 2009

Publizitatearen mugak

Publizitateak inguratzen gaitu: telebistan, irratian, kalean, interneten... publizitatea gure bizitzaren parte garrantzitsua bihurtu da, eta ondorioz gero eta kontrol gehiago izan nahi dugu horren gainean.

Iragarkiak arreta handiz begiratzen ditugu, baina batzuetan arreta hori gehiegizkoa den galdetu beharko genioke gure buruari.

Iragarki edo kanpaina bat profesional askoren lanaren emaitza da, eta euren errealizazioan dirutza handia inbertitzen da. Horregatik kanpaina baten kontrako salaketak ondorio latzak izan ditzake. Alde batetik salaketa bat jasotzeak markaren irudia kaltetzen du, horren irudi txarra zabalduz. Bestetik, salaketaren ondorioz kanpainaren etetea eman daiteke, iragarleari galera handiak sortuz. Dena dela, baliteke iragarleek salaketatik probetxua ateratzea, izan ere euren kapainak berri bihurtuz ospe handiagoa lortzen dute batzuetan.

Legea zorrotzagoa izan ohi da publizitatearekin beste edukiekin baino, izan ere argiaoga da persuaditzea helburu duen iragarki batek izan dezakeen eragina, telebista saio batek izan dezakeena baino.
Produktu edo zerbitzuren bat saltzeko biolentzia eta sexua errekurtso oso erabiliak dira.
Legea oso zorrotza da eduki hauekin eta kontrol handia ezartzen du haiengan. Hala ere arazoa ez datza errekurtso hauek erabiltzean, baizik eta era desegokian erabiltzean. Adibidez indarkeriaren kontrako kanpaina batean biolentzia erakustea legala da, iragarkiaren mezuarekin erlazio zuzena duelako, baina ezin da erabili edozein gauza iragartzeko.



DUREX-en iragarkia sexuaren erabilera onaren adibide gisa erabili daiteke, izan ere produktuarekin erlazio osoa gordetzen du. Media markt-ek egindako hurrengo publizitatea berriz, guztiz kontrakoa da.



Herrialdeen legeen arabera hartzen dira salatutako iragarkiak erretiratzeko edo ez kentzeko erabakiak. Beraz, gerta daiteke Espainian beste herrialdetan ikusi daitezkeen kanpainak ezin ikustea, eta alderantziz.

Autoreak dioen bezala paradoxa bat da saldu daitekeen produktu baten iragarkia egitea debekatuta egotea. Espainian adibidez hau tabakoarekin eta 20 gradutik gorako edari alkoholdunekin gertatzen da telebistan. Hausnarketa eginez egia da koherentzia askorik ez duela, baina erabaki honen halburu bakarra zenbait produktuen kontsumoa ez bultzatzea da.

Hau guztia ikusita, eta lehen esandako ondorio kaltegarriak ekiditzeko, iragarle, agentzia eta medioek autokontrol elkartea sortu dute. Honen bidez, eta iragarleak hala eskatzen badu, profesionalek kanpainari kontrol bat egiten diote kaleratua izan baino lehen, salaketarik jasotzeko arriskua ekiditu nahian.

Eztabaida honetan, guztietan bezala, muturreko jarrerak ekiditu behar dira nire ustez, beraz, ez nuke neure burua protekzionismo osoaren ezta askatasun osoaren alde kokatuko.
Egia da iragarkiak gero eta eremu arriskutsuagoetan sartzen direla, mugatik oso gertu gehienetan, baina nire ustez kritikak eta salaketak zentzuzkoak izan behar dira bati.
Ongi deritzot pertsonaren duintasun eta eskubideen kontrako iragarkiak salatzeari, baina batzuetan protekzionistegiak garela esango nuke, oinarririk gabeko salaketak eginez. Beraz, publizitatea gizartearen parte garrantzitsu bat izanda arautua egon behar dela uste dut baina neurrigabekerian erori gabe.

No hay comentarios:

Publicar un comentario