jueves, 28 de mayo de 2009

Musikaren indarra

Musika betidanik erabili da publizitatean, iragarkiei erritmoa emateko.
Aurreko sarrera batean esan bezala musika iragarkien elementu garrantzitsuenetako bat da.

Gaur egun asmaturiko abestiak erabiltzen dituzten iragarkiak egiteko tendentzia sortu da. Gero eta gehiago dira publikoaren arreta erakartzeko nahian mezu umoristiko argia duten abestiak sortzen dituztenak.

Egia esan estrategia oso eraginkorra da, iragarkiek inpaktoa sortzeko duten beharra asetzen duelako, izan ere jendearen memorian erraz geratzen diren letrak eta melodiak erabiltzen dituzte kreatiboek.

Adibide batzuk dira orain telebistan emititzen ari diren Fanta-ren "Con poco me lo monto", Telefonica-ren "Respuesta Profesional", edota Trina-ren "La naturalidad se hace querer" iragarkia.





Jaun andreok, hona hemen publizitate arloan sortutako moda berria!

No hay comentarios:

Publicar un comentario