viernes, 29 de mayo de 2009

Publizitate sexista

Aleatorioki aukeratutako 13 iragarki ikusi ditugu klasean, Emakundek publizitate sexista antzemateko proposaturiko irizpideak jarraituz epaitu eta neutro, sexista, edota jarrera onaren bultzatzaile gisa sailkatzeko.

Bitarteko masiboen bidez zabaltzen diren mezuak kontrolatzeko beharra ukaezina da, batez ere pertsonen duintasunaren aurka joan daitezkeenak.
Sexismoa hauen barruan sartzen da, eta gizarteko kolektibo garrantzitsu baten aurka doan einean sektore guztietatik desagertzeko beharra dago, publizitatea barne. Beraz, ondo deritzot mingarriak izan daitezkeen iragarkiak medioetatik erretiratzeari, beti ere arrazoizko argumentua badago horretarako.

Iragarkien analisiari ekin baino lehen esan behar dut ikusitako 13 iragarkien artean batek ere ez lukela nire arreta deituko egoera normal batean (sexismoaren ikuspuntutik). Denal dela, praktikaren helburua asko fijatzea denez zenbait gauza atera ditut.

Gallina blanca
Emakundek proposaturiko irizpideen arabera praktika onaren bultzatzailetzat hartu dezakegu emakumea eta gizona batera agertzen baitira etxeko lanetan, bien arteko elkarlana bultzatuz. Gainera janzkerari dagokionez ere nahiko egoki agertzen dira biak (normalean emakumea sexiago agertzen da beti)

LMN
Neutrotzat joko nuke iragarki hau. Kasu honetan gizonak baino ez dira azaltzen, baina ez du sexista gisa interpretatu daitekeen mezurik zabaltzen.

Intel
Iragarki hau ikusi ondoren klasean eztabaida sortu zen: neutro edo praktika on gisa kontsideratu daitekeen.
Nire ustez praktika ontzat hartu dezakegu, emakumeak eta gizonak agertzen dira zeregin berdinetan eta harago joaten bagara emakumeen laneratzea bultzatzen duela kontsideratu dezakegu.

Simyo
Bigarren aldian ikusi baino lehen neutroa dela esan izango nuke, izan ere iragarkiaren protagonista gizona izan arren atzetik agertzen diren pertsonaien artean emakumeak ere agertzen dira. Gainera pertsonaiek antzeko atitudeak erakusten dituzte. Baina, berriz ikusi ondoren aurretik ikusi ez dudan irudi baten agerpenaz ohartu naiz: panela eusten dutenak emakumeak dira.

Egia esan irudi bakar bat izan arren honen bidez emakumearen estereotipo bat bultzatzen dela esan daiteke, bere eginkizuna hor polit agertzea baino ez delako.

Euskaltel: porno katea
Iragarki hau guztiz neutroa iruditu zait. Euliek bi sexuak errepresentatzen dituzte eta ez da hauen arteko bereizketarik egiten.

Neutroa dela esango nuke. Hala ere, eta klasekide batek esan bezala, iragarki honetan argi ikusten da publizitateko pertsonai famatu gehienak gizonezkoak direla. Honek agerian uzten du urte askotan zehar gizonak publizitatean izandako protagonismoa.

Iragarki honetan sexismoaren aztarnak nabaritu ditzakegu.
Argi eta garbi bultzatzen da emakumearen estereotipo bat, hain zuzen ere emakumeak gaiztoak direla euren artean. Topiko hau zabaltzeko hiena erabili dute emakumearen metafora gisa, estereotipoa muturrera eramanez.
Gainera iragarkia bukatzean produktuaren plano motza agertzen da, eta fijatzen bagara justu horren atzean geratzen dena emakumearen bularrak dira. Kasualitate ote?

Honen inguruan ez dago ezer esaterik, guztiz neutro da.

Chanelen iragarki hau ikusi ondoren klasean eztabaida sortu da, izan ere klasekide batzuk esan dutenez gizona da emakumearen atzetik doana.
Nire ustez guztiz neutroa da, amodiozko istorio bat baino ez du kontatzen, non emakumea gizona bezain protagonista da.

Bancaja
Sexismoaren ikuspuntutik aztertuta nire ustez neutroa izan arren esan behar dut ez zaidala batere egokia iruditzen, biolentziaren arraziorik gabeko erabilera egiten baitu. Dena dela, irudi sexista bat zabaltzen duela kontsideratu daiteke, iragarkiaren amaieran agertzen den banku-langilea gizona baita, gizon indartsu eta boteretsuaren ideia zabalduz.
Berriz ere detaile minimo bat baino ez da, baina Emakunderen irizpideen arabera aztertuta desegokia izan liteke.

Amaieran ikusleari erreferentzia egiteko genero maskulinoa erabiltzen duela, baina publizitatearena baino gehiago lengoaiaren akatsa dela esago nuke. Nik neutrotzat hartuko nukeen arren, Emakunderen dokumentuan jarduteko modua atala begiratzen badugu jokabide sexistatzat hartzen da sexu biei erreferentzia egiteko genero maskulinoa erabiltzen duten iragarkiak.

Iragarki honen inguruan ere eztabaida sortu da agertzen diren plano motzek emakumeen ipurdiak erakusten dituztelako. Nire ustez neutroa da, ziur nagoelako arreta jarriz gizonaren ipurdiak ere ateratzen direla ikus daitekeelako baina egia da emakumearenak baino ez ditugula ikusi.

Neutroa da. Antzeko paperak betetzen dituzten gizon eta emakumeak agertzen dira, baina praktika ontzat hartzeko ezer ez dute egiten.

Canal+-en iragarkiarekin gertatzen den gauza bera gertatzen da, amaieran genero maskulinoa erabltzen duelako emakume eta gizonei zuzentzeko: "...te ayudan cada mañana a mantenerte estupendo"

Neutroa da nire ustez, protagonista emakumea da baina gizona ere agertzen baita.

No hay comentarios:

Publicar un comentario