viernes, 3 de abril de 2009

Post-testa

Post-testa publizitate kanpainaren mezuaren inguruan egiten den kontrola da, markatutako helburuen lorpena eta eraginkortasuna ezagutzeko, bai kanpaina kaleratzen den bitartean bai hau bukatzerakoan.

Nire post-testa egiteko Telefonica-k "Joselito" izenaren menpean kaleratutako azken kanpaina aukeratu dut. Honen sortzailea DDB Madrid agentzia da eta 30 segundu dirauen telebistako iragarkian oinarritzen da.

Kasu honetan agentziak humorea erabili du izan ere horrela errezagoa da hartzailera heltzea. Joselito-ren pertsonaia eta bere abestirik ezagunenetariko bat berreskuratu dute, inpaktua sortzeko nahian (horrela iragarkia gogoraerraza bihurtuz) baina batez ere iraganean bizitzearen ideia hori tranmititzen laguntzeko.




Iragartzen den produktua Duo ADSL da eta behar bat bezala saltzen zaigu, etxean falta ezin daitekeen zenbait. Gazteei zuzenduta dago, modernitateaz harduratzen diren pertsonei hain zuzen ere. Beraz, post testa egiteko aukeratutako xede taldea 20-35 urte bitarteko gazteak izango dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario