viernes, 27 de marzo de 2009

Eraginkortasuna saritzen


Eraginkortasun jaialdiak sektore publizitarioaren behar bati aurre egitea dute helburu: komunikazioaren aportazioa onartu iragarleen helburu enpresiaralen lorpenean.

Honelako sariek publizitatearen onarpen profesionala suposatzen dute.

Kanpaina zehatz batekin lortutako emaitzak ebaluatzen dira eta iragarle eta agentziaren artean egindako lana baloratzen da.

Sari hauen bidez profesionalek akats arriskua gutxitu eta inbertsioa optimizatu dezakete akzio publizitarioek lortutakoa azaltzen duten kasu historikoei esker.
Baina iragarleak ez ezik agentziek ere prestigioa lor dezakete izan ere hauek euren profesionalitatea frogatu dezakete.
Gauzak horrela agentzien eskaparete gisa funtzionatzen du bezero berriak izan daitezkeen iragarleen aurrean, izan ere agentziek errentagarritasuna lortzeko euren abilezia erakusten baitute. Gainera hauei esker ikasleek aukera ezinhobea dute etorkizunean euren lan mundua izango dena ezagutu eta aztertzeko.

Espainian esandako guzti hau betetzeko Eficacia sariak banatzen dira 1997 urtetik.
Espainiako Iragarleen Elkarteak bultzatzen ditu eta kategoria ezberdinak ditu, hala nola eraginkortasuna komunikazio komertzialean, aurrekontu txikiko komunikazio komertzialean, edota nazioarteko kategoria berezia. Epaimahaia urtero berriztatzen da eta industriako adituek osatzen dute.

Azkenengo edizioaren irabazleak Caja Madrid, Calvo, Mercedes Benz eta Fiat izan ziren.



Hauetako bat ere ez da agertzen 2008an publizitatean gehien inbertitu zuten iragarle zerrendan. Aldiz, zilar edo burdinori sariak lortu zuten zenbait iragarle aurki ditzakegu ranking honetan, adibidez Coca- Cola eta Renault España Comercial.
Honek argi uzten du gehiago inbertitzea ez dela errentagarriago izatearen seinale, izan ere agentzia eta ideia egokia aurkituz aurrekontu txikiagoarekin publizitate kanpaina eraginkorrago bat sortu daiteke.
Publizitatez beteta dagoen gizartean estrategia egokia aukeratzea da garrantzitsuena, noski, diruak lagunduta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario