jueves, 12 de marzo de 2009

Sare sozialak

Esperimentua hasi baino lehen tuenti sare sozialaren erabiltzaile nintzen baina esan behar dut gutxitan sentitu naizela marketin ekintza baten parte. Noizbait marka edo produktu baten inguruko ebentuak heldu zaizkit nolabaiteko eskaintza eginez baina inoiz ez dut eskaintza jarraitu. Facebooken berriz publizitatea erakargarria suertatu zait izan ere bannerrak oso erabiliak dira, eta gehienak gazteei zuzenduak daude.

Nire esperientzia Facebooken klasean proposatutako esperimentuarekin hasi zen. Honen bitartez profil faltsua sortu nuen Sarai Valls izena erabiliz. Sarai Apirilaren 18an Bartzelonan jaiotako 22 urteko neska da eta Bartzelonako unibertsitatean bertan egiten ditu bere ikasketak. Profila erakargarriagoa egiteko zenbait datu atxikitu nizkion hala nola argazki bat eta musika, filme eta interesen arloko informazioa.

Sarai Bartzelonakoa izanik bertan pertsonalki ezagutzen ditudan pertsonei eskaerak egin nizkien hauen bitartez bertako jende gehiago gonbidatu ahal izateko. Gainera nire zenbait lagun ere gonbidatu ditut beti ere benetazko identitatea ezagutarazi gabe. Horrela astean zehar ehun bat gonbidapen egin ditut eta horietatik 46 pertsonek onartu dute.

Gonbidatutako pertsonetatik askok nire eskaera onartu dute inolako galderarik egin gabe baina beste askok segidan nire identitatearen inguruko galderak egin dituzte, bai tabloian edo mezu pribatuen bidez nolabaiteko mesfidantza adieraziz. Hauetako askok aurretik ezagutzen ginela pentsatuz onartu dute nire gonbidapena.

Lortutako lagun gehienek ez dute inolako erlaziorik izan Saraiekin baina neste batzuek taldetan sartzeko edo jokoetan parte hartzera gonbidatu naute, adibidez "secuestrador en serie" eta "carrera de mascotas" izeneko jokoetan sartu naiz lagunen eskaintzei esker. Zenbait taldeko partaide egin naiz ere, bertan komentarioak utziz hauen bitartez lagun gehiago lortu ahal izateko.

Esperimentu honek kolokan jar dezake sare sozialen berezko helburua, hau da, ezagutzen den jenearen arteko harremaneak sustatzea, baina esan dudan bezala askok nor naizen galdetu didate beraz helburu nagusi hori ez da guztiz galdu. Nahiz eta berez ezagutzen den jendearen arteko harremanen bultzatzilea izan nire ustez sare sozialetan parte hartzen duen jende gehiena irekia dago pertsonalki ezagutzen ez dituen pertsonak ezagutzera.

Sare sozialek baino gehiago esperimentu honek berak sortzen dizkit zalantza etiko gehiago izan ere hau aurrera eraman ahal izateko jendea engainatu behar izan dugu. Honek agerian uzten du oso erraza dela sare sozialak erabiltzea jendea gezurtu eta mintzeko.





Facebook-en sartuta, lehen esan dudan bezala, hainbat taldetan sartzeko gonbidapenak heldu zaizkit eta horietako batzuk marka edo produktu konkretuen ingurukoak. Adibidez txikitan Petit Suis izozten zutenen taldera gehitzeko gonbidapena jaso eta onartu dut.

Ez dakit hau publizitate kanpaina baten parte diren edo enpresatik kanpo geratzen den norbaitek sortu duen baina nahiko harrera ona dutela uste dut. Gainera horrelako ekintzak oso erraz pasatzen dira lagun batetik bestera marketing birala bilakatuz.

Ebentu edo talde hauetatik aparte hainbat banner agertu zaizkit Facebook-en egindako esperimentu honetak zehar eta batzuk nahiko deigarriak iruditu zaizkin izan ere guzti guztiak pertsona gazteei zuzenduta daude. Nire ustez targeta jende gaztea izanik nahiko afinitate handia lortu dezakegu kanpainaren zenbait ekintza sare sozialetan oinarritzen baditugu baina ez dakin zenbaiteraino izan daitekeen eraginkorra. Sare sozialetan publizitate asko sartuz jendea saturatuko da (beste bitartekoetan gertatzen den bezala) eta azkenean publizitate hori ekiditzeko moduak bilatuko dira.

Ez dut ezagutzen sare sozialen bidez soilik zabaldu den publizitate kanpainarik (bururatzen zaidan adibide bakarra MTV-ren "Amo a Laura" da, marketing biralan oinarritua) eta oso zaila iriditzen zait honelako kanpainek arrakasta lortzea. Hala ere sare sozialek (eta internet orokorrean) kanpaina merke bat egiteko aukera eskaintzen dutela ukaezina da.

Azkenik, gustatuko litzaidake esatea esperimentu honek hasieran ez zidala inolako interesik sortzen baina azkenean entretenigarria eta erakargarria iruditu zaidala.

viernes, 27 de febrero de 2009

Eraginkortasuna eta internet

Interneten emandako hamabost minutu hauetan google, "Cirque du soleil"en orria, tuenti, hotmail eta yahoo bisitatu ditut.

Gehien topatu dudan publizitate formatua banner-ak dira, baina nire korreoan spam-a ere topatu dut.
Banner-etan hainbat marka eta iragarle ezberdin agertu zaizkit baina maetic, msn, eta PSOE baino ez ditut gogoratzen. Jasotako spam-a Zara-rena izan da.
Guzti hauen artean Zara-ren spamak baino ez du nire arreta deitu, izan ere inoiz ez dut marka honen publizitaterik ikusi interneten. Horregatik hain zuzen ere spam-a ireki eta begiratu dut nahiz eta normalean ez egin. Spam honek bere web orrira eraman nau, bertan sosketa batean parte hartzeko aukera eskainiz.

Nahiko publizitate dago interneten baina normalean ez diogu erreparatzen, ez delako oso deigarria izaten. Interneten ibiltzen garenean normalean hainbat gauza egin behar ditugu (e-mailak irakurri edo bidali, informazioa bilatu) eta oso zaila da publizitateak gure atentzioa eginkizun horretatik desbideratzea. Adibidez ikuskizun baten sarreren bila zabiltzala horretan zaude kontzentratua gainontzekoa alde batera utziz, beraz oso zaila da banner batek arreta hori bereganatzea.

Dena dela banner eta spam-ez gain beste errekurtso asko daude interneten publizitatea egiteko hala nola gaur egun arrakasta handia lortu duten blog-ak edota sare sozialak. Aipatutako hauek gero eta gehiago erabiltzen dituzte publizitate agentziek sortu berri den bizitza "birtual" honen bultzada aprobetzatuz. Baina badaude ere markaren inguruko irudi txarra sor dezaketen baliabideak. Adibidez pop-upek errefusa sortzen dute gure eginkizun nagusia ostopatzen dutelako leiho nagusiaren aurrean etengabe agertzen diren leihotxoen bidez. Spam-a ere nahiko gorrotatua da izan ere gehienatan nahi edo ez eskatu arren heltzen zaizkigu.

Internet gero eta gehiago erabiltzen den arren nire ustez medio honen bidezko publizitatea oso originala behar du izan arreta deitzeko.


Banner-aren adibidea

Aurre-hausnarketa

iz. 1. Eraginkorra denaren nolakotasuna.
2. EKON. Proiektu baten errentagarritasuna, kostu/irabazi ratioen bidez adierazten dena.
3. ZUZ. Indarrean dagoen lege positiboak arautzen duen arloari egokiro erantzuteko gaitasuna, sarri erabileran eta hiritarren onarpenaz neurtzen dena.

Nire ustez eraginkortasuna definitzeko hiru esanahiak dira egokiak. Osagarriak direla esan daiteke, horregatik hiruren arteko nahasketak osatzen du definizio onena.
Lehenengoa zuzena izan arren oso eskasa da, muinarik gabekoa, izan ere nolakotasuna baino ez du adierazten. Bigarrena, aldiz, osatuagoa da eta publizitate munduan gehienetan eraginkortasuntzat ulertzen ddenari egiten dio erreferentzia, kostu-irabaziei hain zuzen ere. Dena dela ez da guztiz zuzena izan ere badaude errentagarritasuna bilatzen ez duten kanpainak, hala nola instituzionalak zeinen helburua balioak bultzatzea edo idei konkretuen inguruako kontzienziazioa lortzea den.
Hirugarren esanahia nire ustez publizitate eraginkortasunetik gehien aldentzen dena da arlo legalari baino ez diolako erreferentzia egiten.

Publizitate kanpaina bat eraginkorra da aurretik finkatutako helburuak betetzen dituenean. Hauen artean ohikoenak izaten dira merkatuan irudi ona lortzea, salmentak igotzea, marka/produktu berria ezagutaraztea, xede taldea handitzea... Hauek guztiak finkatzeko eta horien nola lortu jakiteko oso garrantzitsua da aldez aurretik merkatua eta iragarlea ezagutzea horretarako merkatu ikerketa bat eginez.

Hau guztia kontuan hartuz nire ustez oso eraginkorra izan zen BMW-K "¿Te gusta conducir?" sloganaren pean egindako kanpaina. Iragarleak honekin nolabaiteko aldaketa lortu nahi zuen. Ordura arte kotxeak iragartzeko euren ezaugarrietan oinarritzen ziren: prezioa, potentzia... baina BMW sentimenduen mailara pasatu zen gidatzeak sorrarazten duen askatasuna eta sentsazioa adieraziz. horrela kotzxeak iragartzeko modu berria hasi zen eta hartzailearengan inpaktua sortu zuen. Gainera markari nabarmentasuna eman zion helburuak betez.